2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

                            GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRA



Garoñako zentral nuklearra, zentral nuklear bat da, Santa Maria de Garoñan kokatuta. (Burgos, Espainia). 1970ko martxoaren 2an hasi zen sistema elektrikora argindarra ematen. Horrenbestez, 2006an Zoritako zentral nuklearraren jarduera behin betiko gelditu zutenetik, Espainiako estatuan zentral nuklearrik zaharrena da. 2009 arte lanean izango zela ezarri zen hasierako baimenean. Gerora baimenaldia luzatu zioten 2013rarte. Nire ustez zentrala itxi behar du, guretzat kaltegarria delako.

Bere eraginak oso kaltegarriak izan daitezke gizartearentzat. Adibidez; oso zikina delako, hondakin kaltegarriak sortzen dituelako, erradiaktiboak egongo direlako mila urte pasa ondoren. Gainera, hondakin kaltegarri horiek, urte asko egon ahal dira arriskuarekin. Oraindik ez da sortu sistema eraginkor bat, baina etorkizunean sortuko dutela esan dute.

Beste aldetik, energia ez da beharrezkoa. Energia nuklearra ez dugu behar, badaukagulako alternatiba batzuk, adibidez; energia eolikoa, haizea erabiliz lortzen den energia edo energia solarra, eguzkitik lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia.

Beste batzuek esaten dute zentrala mantentzea, adibidez; Estatu Batuetan eta beste herbeheretan ematen dio nagusiki elektrizitatea, beraz zentrala behar dute. Baina zentrala mantentzea pentsatzen dutenek, ez dira konturatzen, energi nuklearra oso kaltegarria dela, adibidez; Chernobilen zentralen leherketa egon zirenak.

Beste ikuspuntutik ikusita, zentral batean lan egin ahal dute 500 pertsona, horrek esaten digu, pertsona horiek ez direla geratuko langabezian.

 Pasa den egunean, Gasteizko udalak mobilizazio bat antolatu zuen Garoñako zentrala ixten hasteko. Mobilizazio honetara bostehun pertsona joan ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina